ESTRADIZIOA
Estatu frantsesak Mikel Ibañez Espainiaratu du
Parisek Estatu espainolaren esku utzi du gaur Mikel Ibañez elgoibartarra.
28/02/2008 16:47:00
MADRIL-. Gaur eraman dute Mikel Ibañez Estatu frantsesetik Madrilera Polizia espainolek, Auzitegi Nazional espainolak egindako euroagindu eskaeraren karira.
Elgoibartarra, Uruguayen bizi zena, Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportuan atxilotu zuen aire eta mugetarako Poliziak iragan urteko martxoan, Baltasar Garzon epaileak agindutako euroagindu baten ondorioz.
Errefuxiatu politikoa Montevideotik iritsi zen Parisera pasaporte zuzen batekin eta bere izenean zegoena.




