IRAKEKO OKUPAZIOA
Lagun bat hil da Armada estatubatuarraren eraso batean Diyalan
Zibil bat hil zen atzo Diyalan, Irak ekialdean, Armada estatubatuarreko kideek gizona susmagarritzat jo eta tiro egin eta gero.
28/02/2008 13:59:00
BAGDAD-. Ohar baten bitartez Armada estatubatuarrak azaldu duenez, gertaera atzo gertatu zen Miqdadiya herrian, Bagdadetik 100 kilometrora, patruila estatubatuar batek zibil bati gelditzeko agindua ematean.
Zibilak eskuak poltsikoetan sartuta zituela azaltzen du oharrak, eta agindutakoa bete ez zuela-eta "badaezpada" tiro egin ziotela.
Erasoaren ostean, militarrek gizonezkoa arakatu eta armarik ez zuela azaldu dute oharrean.




