LITERATURA
Sekula baino lan gehiago aurkeztu dira Donostia Hiria Kutxa Literatura sarietara
Mikel Zubeldiak eta Arrate Egañak eskuratu dituzte euskarazko ipuin eta antzerki sailetako sariak, eta Juan Jesus Fernandez de Retanak eta Oscar Sanzek gaztelaniazkoak.
25/02/2012 17:57:00
DONOSTIA-. Mikel Zubeldia Etxeberria donostiarrak eskuratu du euskarazko ipuinari dagokion saria, "Marlboro gizona" lanagatik.
Gaztelaniazko atalean, berriz, Juan Jesus Fernandez de Retana kataluniarra saritu dute, "Preguntadselo a Katherina Meier" ipuinagatik. Bakoitzak 10.000 euro eta garaikurra jasoko ditu.
Antzerkian, Arrate Egaña bermeotarra izan da garaile euskarazko alorrean, "Egia" lanagatik.
Gaztelaniazko antzerkiari dagokion saria Oscar Sanz kataluniarrarentzat izan da, "De la misma pasta" lanagatik. Bakoitzak 20.000 euro eta garaikurra eskuratuko ditu.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, guztira 1.250 lan aurkeztu dira lehiaketara, 1.178 gaztelaniaz eta 72 euskaraz. Iazko edizioarekin alderatuta, %14ko hazkundea izan da. Antzerki sailean izan den hazkundea, euskaraz nahiz gaztelaniaz, %60koa izan da.
990 aurkeztu dira, horietatik 934 gaztelaniaz eta 56 euskaraz, eta 260 antzerki-lan, 244 gaztelaniaz eta 16 euskaraz.


