EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Ander Maeztu iruindarra aske geratuko da datozen orduotan
Ander Maeztu gazte iruindarra espetxetik aterako da datozen orduotan, epaileak ezarritako 30.000 euroko bermea ordainduta.
22/02/2012 17:47:00
IRUÑEA-. Ateak Ireki webguneak jakitera eman duenez, Ander Maeztu Txantreako gaztea Soto del Real espetxetik aterako da datozen orduotan, ezarri dioten 30.000 euroko bermea ordaintzen duenean.
Maeztu 2010eko urrian atxilotu zuten, beste hamahiru lagunekin batera, Segiko kide izatea leporatuta.
Espetxeratu zutenean, Polizia espainolaren eskutik tratu txarrak jasan zituela salatu zuen.
Zabaldu artikuloa:
Tweet


