EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Lehen ongi etorria eman diote Iraitz Gesalagari Zarautzen
Atzo gauean aske utzi zuten Iraitz Gesalaga "Tximas" preso zarauztarra epaileek absolbitu ondoren eta goizaldean heldu da herrira. Senide eta lagunek lehen harrera egin diote gaztetxean eta Musika Plazan.
22/02/2012 10:08:00
BILBO-. Iraitz Gesalaga "Tximas" euskal preso politikoa joan den ostiralean epaitu zuten Audientzia Nazionalean. Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuten beren kontra, baina epaileek absolbitu egin dute.
Gesalaga joan den urtarrilaren 11an atxilotu zuen Polizia frantsesak Ziburun. ETAren informatika arduraduna izatea leporatu zioten eta egun berean Itsaso Urteaga atxilotu zuen Guardia Zibilak Zarautzen. Urteaga handik egun batzuetara utzi zuten aske baldintzapean eta Gesalaga Estatu espainolera estraditatu zuten martxoan.
ETAk su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria iragarri eta hemezortzi ordura Madrilek eta Parisek Gesalaga eta Urteagaren atxiloketak burutu zituzten.


