GARA > Azkenak > Kultura

JAZZALDIA

Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends Donostiako Jazzaldian izango dira

Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends izango dira uztailaren 19tik 23ra Donostian egingo den Jazzaldiko gonbidatu nagusienetakoak.

08/02/2012 12:18:00

DONOSTIA-. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Donostian izango dira baita ere Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles eta Peter Evans.

Uztailaren 20an, Jazzaldiak "Jazzaren Gaua" burutuko du, Victoria Eugenia antzokiaren sorreraren ehungarren urteurrena ospatzeko.

Jardunaldi hori, ate irekien eguna izango da eta Victoria Eugenian kontzertu bereziak egingo dira, "antzokiaren zokoak" ezagutu ahal izango direlarik.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo