IKASTOLA
Ibaialde ikastolaren 25. urteurreneko jaialdia, gaur Sartagudan
Egoera ekonomiko larria bizi duen zentroaren etorkizuna eta bere hezkuntzaren kalitatea bermatzea du helburu gaurko jaialdiak.
05/02/2012 11:35:00
IRUÑEA-. Badira aste batzuk Lodosa eta Sartagudako Ibaialde ikastolak laguntza eta auzolanerako deia egin zuela.
Egun pairatzen duten egoera ekonomiko larriak ikastolaren proiektua kolokan jarri duela gogorarazi eta zentroaren etorkizuna bermatzeko laguntza eskatu zuten.
Ikastolen Elkarteak edota Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntzaz gain, Ibaialde jaio zela 25 urte bete direla aprobetxatzeko ere balioko duen jaialdia antolatu dute.
Gaurkoan, eguraldiak askorik laguntzen duen arren, ez da egitekorik faltako: bertsolariak, kontzertuak, bideo-emanaldiak...
Horrez gain, gerturatzerik ez dutenentzat, honako kontu korronte zenbakia jarri dute lagundu gura dutenen eskura: 3035 0153 46 1531026051 (Euskadiko Kutxa-Caja Laboral)


