EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Sakabanaketa politikak aurtengo bigarren istripua eragin du
Caceresen preso dagoen Gorka Betolaza gasteiztarraren hiru lagunek Valladolid inguruan istripua izan zuten atzo. Autoa txikituta geratu zen arren, bertan zihoazenek ez dute kalte fisiko larririk.
04/02/2012 15:51:00
BILBO-. Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez, Gorka Betolaza preso gasteiztarra bisitatzera zihoazen hiru lagunek istripua izan zuten atzo Valladolid inguruan.
Errepidean zegoen oztopo bat saihestu nahian errepide bazterra jo zuten eta autoa txikituta gelditu zen. Barruan zihoazen hiru gasteiztarrek ez daukate kalte handirik eta, auto bat alokatuta, bidaiaren jarraitu eta bisita egin dute gaur goizean.
Euskal preso politikoen senide eta lagunen elkarteak esan duenez, 2012. urteko bigarren istripua izan da honakoa. Sakabanaketa politika hasi zenetik 16 senide eta lagun hil dira istripuetan.


