GARA > Azkenak > Euskal Herria

OKUPAZIOA

Bederatzi gazte auzipetu dituzte Amurrion etxe bat okupatzeagatik

Eraikin barrura sartu eta ordu erdira Polizia autonomikoa agertu da eta bederatzi gazteak kanpora atera ditu. Salatu dutenez, mehatxuka azaldu dira ertzainak eta babesa adierazten zeuden lagunen kontra oldartu dira.

03/02/2012 21:58:00

BILBO-. Amurrioko Gazte Asanbladako kideak orain dela hamar urtetatik hutsik zegoen etxe batean sartu dira gaur arratsaldean. Azaldu dutenez, Udalarekin harremanetan jarri ziren abendu amaieran beren proiektua aurkeztu eta gazteentzako lokal autogestionatu baten beharra ikusten zutela ezagutarazteko.

Udalak une honetan ez zuela aukerarik ikusten erantzun zien eta horren aurrean beren proiektuarekin aurrera jarraitzeko etxe bat okupatzen saiatu dira gaur arratsaldean.

Bi orduz izan dira eraikin barruan, Ertzaintza agertu eta kanporatu dituen arte. Salatu dutenez, mehatxuka heldu dira Polizia autonomikoak eta kanpoan babesa agertzen zeuden 70 lagunen aurka oldartu dira.

Eraikin okupatuaren barruan zeuden bederatzi lagunak salatuak izan direla adierazi dute eta kanpoan argazkiak ateratzen zegoen beste lagun bat identifikatua izan dela.

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo