GARA > Azkenak > Euskal Herria

EUSKAL PRESOS POLITIKOAK

Gose greba hasiko dute Villepinten Ibon Goieaskoetxea espetxez aldatuko dutela salatzeko

Villepinteko espetxean dauden Ibon Goieaskoetxea eta Borja Gutierrezek gose greba egingo dute Estatu frantsesak euskal presoen sakabanaketarekin jarraitzen duela salatzeko.

03/02/2012 18:58:00

BILBO-. Etxerat elkarteak gogora ekarri duenez, orain dela hilabete bat Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kide guztiek Euskal Herriratzea eskatu zuten, baina estatuek ez dute pausurik eman.

Horren adibide bezala jarri dute Villepinteko espetxean zegoen Ibon Goieaskoetxea Villefranche sur Saônera eraman dutela.

Espetxe aldaketa salatzeko Goieaskoetxeak eta Borja Gutierrezek gose greba bat egingo dute eta Joseba Fernandezek ere bat egingo du borrokaldiarekin beste ekimen batzuekin (gose greba ezin baitu egin).

Ildo horretan, Estatu frantsesak sakabanaketarekin jarraitzen duela salatu du Etxeratek eta ez duela dispertsioarekin amaitzeko asmorik agertzen. Gaineratu duenez, euskal preso politikoen eskubideen aurka egiten du "behin eta berriz".

Imprimatu 
Zabaldu artikuloa: Facebook
Igo