EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Anabel Prieto aske geratu da
Anabel Prieto euskal preso politikoa aske geratu da, 20.000 euroko fidantza ordainduta.
20/02/2010 10:58:00
DONOSTIA-. Anabel Prieto atzo geratu zen aske Castellóko espetxetik, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez.
2008ko uztailaren 22an atxilotu zuten Bilbon, Guardia Zibilaren operazio zabal batean eta torturak salatu zituen. Geroztik, Estatu espainoleko espetxeetan sakabanatua egon da, bere etxetik ehunka kilometrora.





