EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Sakabanaketak beste istripu bat eragin du
Mikel Garmendia Villabonako presoaren gurasoek istripua izan zuten atzo arratsaldean, Herrerako espetxera zihoazela. Onik daude.
20/02/2010 10:37:00
DONOSTIA-. Istripua atzo arratsaldeko 15.00ak aldera gertatu zen, Mikel Garmendiaren gurasoak Herrerako espetxera zihoazela, beren semari bisita egitera.
Pinto inguruan gertatu zen ezbeharra, hainbat autok talka egin zutenean. Villabonatarraren gurasoak onik atera ziren eta gaua hotel batean igaro behar izan zuten, beste senide batzuk haien bila joan eta bisita egin ahal izateko.





