HERIOTZA
Seber Ormaza EAE-ANVko kide historikoa hil da
Seber Ormaza EAE-ANVko lehendakari ohi eta kide historikoa zendu da gaur Bermeon.
09/02/2010 17:55:00
BERMEO-. Seber Ormaza Unamuno gaur hil da Bermeon, 85 urte zituela. Bihar egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, 19.00etan Santa Maria parrokian.
Ormaza EAE-ANVko kide historikoa zen, alderdiko ohorezko lehendakari izandakoa eta Komite Historikoko buru 2002az geroztik.
2007ko udal hauteskundeetan EAE-ANVren zerrendetan aurkeztu zen Bermeon, baina Auzitegi Nazional espainolak baliogabetu egin zuen.
Urte horretan bertan, irailean, omenaldia egin zioten bere herrian, Euskal Herriaren askatasunaren alde egindako guztia eskertzeko.





