EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Karmelo Landa libre geratuko da datozen orduetan
Karmelo Landa aske geratuko da datozen orduetan 50.000 euroko fidantza ordainduta.
08/02/2010 11:10:00
BILBO-. Karmelo Landak askatasuna berreskuratuko du datozen orduetan. Auzitegi Nazional espainolak ez dizkio jarri Pernando Barrena eta besteei ezarritako politika ez egiteko baldintzarikk. Asteazken eta ostegunean libre geratu ziren independentisteei politikan jarduteko debekua ezarri diete.
Jarri dizkioten baldintzak dira, astero epaitegiaren aurrean sinatzera joatea, epaitegietan aurkeztea eskatzen zaionean eta Estatu espainoletik kanpo irtetzeko debekua.
2008ko otsailaren hasierako ezker abertzalearen aurkako sarekadan atxilotua izan zen eta 14an Baltasar Garzon epaileak kartzelaratzeko agindua eman zuen.
Iazko urrian, atxiloketa "arbitrario"tzat jo zuen ONUk, bere kontra dagoen "erruztatze arrazoi bakarra Batasunan militatzea" delako. Hau dela eta, libre uztea eskatu zuen.
Garzonek ONU kritikatu zuen hurrengo egunean eta duela aste bete Fiskaltzak ez zuen aintzat hartu txostena eta kartzela egoera luzatzea eskatu zuen.





