GARA > Azkenak > Euskal Herria

POLITIKA

Erkizia: "Konbentzimendu osoa dute EAn eta presio eta mehatxuei aurre egiteko gihar politiko nahikoa"

"Konbentzimendu osoa dute EAn, eta hortaz, presio eta mehatxuei aurre egiteko gihar politiko nahikoa", adierazi du Tasio Erkiziak Infozazpi Irratian.

27/01/2010 12:37:00

DONOSTIA-. Polo soberanista bat osatze bidean indar politikoen arteko harremanaz hausnartu du Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak Infozazpi Irratian.
Eusko Alkartasunarengan konfiantza agertu du, “euren indar guztia eta koherentzia herri honen zerbitzura jarri dutelako”.

Bidean topatuko dituen oztopoen jakitun dela EA uste du Erkiziak.

Aralar eta EAJri dagokionean, bertako ordezkariak polo soberanistarengandik urrundu arren, oinarri soziala independentziaren aldekoa dela uste du Erkiziak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious   Technorati Zabaldu
Igo