EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Rego Vidalen askatasuna eskatzeko mobilizazioak izango dira Donostian
Juan Jose Rego Vidal 71 urte dituen euskal preso politikoaren osasun egoera larriaren aurrean mobilizazioak egingo dira Donostian.
12/01/2010 11:40:00
DONOSTIA-. Bihar eta larunbatean mobilizazioak egingo dira Donostian Juan Jose Rego Vidalen eta orokorrean gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko asmoz, jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Biharkoa elgarretaratzea izango da Intxaurrondon iluntzeko zortziretan eta larunbatean Boulebarretik manifestazioa abiatuko da.
Rego Vidalen osasunak okerrera egin du eta joan den astean izan zuen bihotzekoa da adibide argia. "Gaixotasun larria jota dago Juanjo, ikusmen arazo handiak ditu baina behin eta berriz ukatu diote askatasun eskaera", gogoratu du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Preso honekin gertatzen ari dena "Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako muturreko neurrien baitan soilik ulertu dezakegu. Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzea, biziarteko espetxe zigorraren legeztatzea eta masiboki ezartzea, sakabanaketa politika edo senideen aurkako jazarpena dira muturreko espetxe politika honen adierazpide latzenak", nabarmendu du eta euskal preso politikoekiko elkartasuna areagotzeko deia egin du.





