EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Agudoren aurkako euroagindu epaiketa berriro egingo dute
Joseba Agudo abokatuaren aurkako euroagindu epaiketa errepikatu egingo da ostegunean, Bordelen.
05/01/2010 10:23:00
BAIONA-. Bordelen errepikatuko da Joseba Agudo abokatuaren aurkako euroagindu epaiketa, jakinarazi du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Agudo 2009ko urriaren 28an atxilotu zuen Hendaian Polizia frantsesak ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Iluntzean atzeman zuten, baina Guardia Zibilak egun osoa eman zuen bere bulegoa miatzen, Oiartzunen. Oreretarraren atxiloketa espainiar irrati-telebista kate publikoak iragarri zuen, goizean.
Paueko epaitegiak euroagindua onartu zuen baina Agudoren abokatuak helegitea aurkeztu zuen eta Kasazio epaitegiak onartu egin du, epaiketa errepikatzeko agindua emanez.
Datorren ostegunean izango da aipatu epaiketa.





