EUSKAL PRESO POLITIKOAK
Lorentxa Gimon gose greban dago
Lorentxa Gimon euskal preso politikoa gose greban dago joan zen larunbatetik, Roanneko espetxean.
04/01/2010 15:28:00
BAIONA-. Lorentxa Gimonek urtarrilaren 2an ekin zion gose grebari, amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez.
Gimon bakartuta dago Roanneko espetxean eta hauexek dira bere eskaerak: euskal preso politikoekin batera jartzea; familia eskubide bermatzea, izan ere, bere bikotekidea beste kartzela batean dago eta harekin komunikatzea ukatu diote; komunikazio eskubidea –bisita baimenak kendu zizkioten eta bost baimen soilik ditu–; eta bizi baldintzak hobetzea.





